BOST ZENTZUMENAK
Azken asteotan, lau urteko umeok jolasen bidez, "Bost Zentzumenak" proiektua lantzen ibili gara. Zelan landu doguzan? Ba, ikusmena itsuarena eginez; entzumena, hainbat animaliaren soinuak entzunez, danak asmatu doguz, gainera! Usaimena zenbait usain hartuz; ikumena, begiak itxi eta zenbait objetu ikutuz eta dastamena zaporeak dastatuz.
Proiektu honen bidez, gelan eginiko eskulanei esker gozatu ez eze, andreñoek irakatsitako olerki, ipuin eta abestiak be ikasi doguz.
Proiektu honetatik ondorio nabarmen bat atera dogu: "Bai gure bost zentzumenak lantzea, bai honeetaz baliatu eta gozatzea, oso garrantzitsua da. Baina horreetako bat garatu barik badogu, inguruneak baliabide ugari eskaintzen deuskula be ikasi dogu".

