BEGOÑAZPI IKASTOLA 2017KO GLOBAL INNOVATION DAY BATZORDE ANTOLATZAILEAN
Martiaren 1ean izan zan Innobasquek 2017rako antolatuko dauan Global Innovation Day Batzorde Antolatzailearen bosgarren batzarra. Aurrekoetan bezala, Begoñazpi Ikastola be bertan egon zan. Aurten, Global Innovation Day Euskalduna Jauregian izango da maiatzaren 16an. Egun horretan egin daitekezan ekintzak antolatzeko zein ideiak emoteko, batzorde antolatzailea hilean behin biltzen da. Gaur egungo joera barritzaileak ezagutzeko aukera paregabea izango dalakoan gagoz.

