2026/2027 IKASTURTEA

EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA UZTARTUZ

EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA UZTARTUZ

Bigarren hiruhilleko honetan LH 5. mailako ikasleok Euskadin sortutako proiektu aitzandari baten parte hartu dogu, hain zuzen be, Inspira proiektuan. Proiektu honen sustatzaileak Innobasque eta FECYTen lankidetza dabelarik, Deustuko Unibertsitatea eta Elhuyar Fundazioa dira. Baina, zein helburu dau ekimen honek? Ba, nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzea.

Gure ikasleek, zientzia eta teknologia munduko emakume jakintsu eta adituak aholkulari izateaz gain, eurekaz landutako zazpi tailerretan hainbat gairen barri jaso eta honeei buruz eztabaidatzeko aukera be izan dabe. Honeexek izan dira jorraturiko gaiak: lana eta emakumeak, inguruan doguzan estereotipoak eta zientzia historian.

Esperientzia aberasgarria, benetan!

ARGAZKI GALERIA

EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA UZTARTUZ EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA UZTARTUZ EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA UZTARTUZ