Kultura Tailerrak Ikastolan
Egun honeetan, aurreko hiruhilekoan egin genduan moduan, Kultura
Tailerrak lantzen gabilz Ikastolan. Labayru Fundazioagaz batera eratutako programa honi esker, gure ikasleek Euskal Herriko ekandu edota usadioak hobeto ezagutzeko aukera izan dabe. Oraingo honetan, besteak beste, aratuste eta honeen aurretiko ospakizunen nondik-norakoak jaso dabez. Dana dala, aurreko ohiturez gain, jolastokiko herriko jolas ospetsuen zein ogia egiteko prozesuaren barri be izan dabe. Baina jasotako guztia besteei adierazteko, zer hobeto irratia zertan datzan jakin eta ikasitakoa irratiz adieraztea baino? Ba, horretan be ibili gara.

