CIBERBULLYING
Joan dan astean, LH 5. eta 6. mailakook, Ertzaintzaren ”Delitu informatiko” saileko aditu biren eskutik, ciberbullyingari buruzko hitzaldia jaso genduan.
Ciberbullyinga zer dan argi eta garbi azaldu euskuen, hau da, sare sozialen bidez, pertsona edo talde baten aurkako erasoa. Gainera, delitua dala be nabarmendu euskuen.
Azaldu euskuenez, egindako zenbait azterketa eta ikerketa lanek nabarmentzen eta erakusten dabenez, heldu askok ez dakie sare sozialen erabilera desegokiak gazteentzat zein arriskutsuak izan daitekezan. Era berean, gazteek ez dabe uste sare sozialen erabilera desegokia egiten dabenik. Adibideak entzun ondoren, ciberbullyinga zer dan eta zein ondorio dakarren jakin ahal izan dogu.
Hitzaldi honek, adierazpen interesgarri eta argiak emon deuskuz, benetan.

