BERTSO ETA KANTA EMONALDIA
Aspaldian hasi ginan Ikastolan Bertsolaritza lantzen eta aurten be Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek, gure kulturan barneratuta dogun eta ondarea dan Bertsolaritzari ekin deutse. Azken baten, bertsoa zertan datzan, egitura eta motak, historia, bertsolariak…aztertu eta ikasi dabe. Oraingo honetan, ikasturtea amaitzear dagoala, ikasle guztiak bildu eta bertsoak botatzeari zein betiko kantak abesteari heldu deutse. Hau bai erritmoa eta saltsa!

