ROBOTIKA LEHIAKETA LEHEN HEZKUNTZAN
Bai ekainaren 12an eta 13an, bai 19an eta 20an, Ikastolako LH 3. eta 6.mailako ikasleek, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako “Legoñazpi” robotika-txapelketan parte hartzeko aukera izan dabe. Hirugarren mailako ikasleek landu daben gaia “URA” izan da. Robotaz gain, proiektuei eusteko epaimahaikideei ahozko azalpenak be emon behar izan deutsiez. Seigarren mailako ikasleek, aldiz, bideo-joko lehiaketan parte hartu dabe, jokoak sortuz eta ahozko aurkezpenak eginez.

