2024/2025 IKASTURTEA

Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe

Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe

Begoñazpi Ikastolak giza eskubide eta indarkeriaren biktimakaz dauan konpromisoa argia da. Oraingoan, Batxilergo 1. mailako ikasleek Gogora Institutuak antolatutako jardunaldi bitan parte hartzeaz gain, historian ikuspegi kritiko eta gogoetatsuan sakontzeko, Euskal Herriko Giza Eskubideen urraketaren gaineko memoria historikoa be aldarrikatu dabe. Joan dan eguenean, ehun bat ikasle BECera joan ziran, biktimakaz berba egin eta topaketa gertutik bizitzeko. Azken baten, Euskal Herrian indarkeriak izan eban eragina aztertu, landu eta jakin eben.

Gainera, aurreko jardunaldi batean, ikasleek Vitoria-Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Museoan be herrialde honen historian garrantzi handia izandako gertaeretara hurbiltzeko modua izan eben, hau da, "terrorismoaren biktimek gorpuzten dabezan balio demokratiko eta etikoak babesteko eta zabaltzeko", biktimen memoria kolektiboa eraikitzeko.

Batxilergo lehen mailako ikasleak, Filosofia irakasgaian lantzen dagozan jardueren harira joan jakuzan Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren Museora. Izan be,  Euskal Herrian Etika eta Politika gaiak lantzea,  Giza Eskubideen urraketen salaketa eta aniztasunaren aldeko konpromisoa ezinbestekoa da.

ARGAZKI GALERIA

Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe Batxilergo 1. mailako ikasleek, Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak aldarrikatzeko jardunaldi bitan parte hartu dabe