2025/2026 IKASTURTEA

Ikastolan abian da Gabonetako postal-lehiaketaren II. edizioa

Ikastolan abian da Gabonetako postal-lehiaketaren II. edizioa

Gabonak dirala eta, Ikastolako Guraso Alkarteak, familiak parte hartzera gonbidatuz, Gabonetako postal-lehiaketaren II. edizioari ekin deutso. Ekimen honen xedea, Gabonak ardatz izanik, gurasoak seme-alabakaz batera, sormenari garrantzia emonez eta diseinu eta formatu librean, postala egitea da.

Lanok Ikastolako idazkaritzan jarriko diran kutxetan sartu beharko dira. Emoteko azken eguna, abenduaren 8a, astelehena, izango da.

Epaimahaia Guraso Alkarterko kideek eta AMIARTEko artistek osatuko dabe. Lehen fasean, Guraso Alkarteak 15 diseinu finalista aukeratuko dauz; ondoren, AMIARTEra eroan eta bertako artistak izango dira hiru irabazleak hautatzeaz arduratuko diranak.

Irabazleek, AMIARTEko diseinu bat eskuratzea ahalbidetuko deutsen opari-txartela jasoko dabe.

Ekimenaren helburu nagusia, sormena, parte-hartzea eta lana partekatuz, sortzeko plazerra sustatzea da.

ARGAZKI GALERIA

Ikastolan abian da Gabonetako postal-lehiaketaren II. edizioa Ikastolan abian da Gabonetako postal-lehiaketaren II. edizioa